|
|||
![]() |
|||
2007aren hasieran ekin zitzaien museoa handitu, egokitu eta berritzeko obrei. Handik lau urtera ireki zituen ateak San Telmo Museoak, irudi berria eta gorputz eta zerbitzu gehiagorekin, denborekin egokiagoa zen edukin garatu bat eskainiz |
|||
ORDUTEGIA Asteartetik larunbatera: 10:30 - 13:30 16:00 - 19:30 Igande eta jaiegunetan: 10:30 - 14:00 Astelenean itxita Taldeak Tfno: 943 48 15 76 |
|||
EDIFIZIOREN HISTORITXOA
San
Telmo Udal Museoak agertzen dituen ezaugarri nabarmenetako bat, aterpe
ematen dion eraikina bera da. Fraide dominikarren komentu zahar baten aurrean
gaude, Urgull mendiaren oinean eraikia XVI. mendearen erdi aldean. Mota
guztietako gorabeherak pasata, 1544 urtean ekin zioten obrei, harresitutako
hiri zaharretik hurbil, eta 1562rako bukatuta zegoen.
Gaurko Museo donostiarra aztertuko bagenu, San Telmo "estilo gotiko-errenazentista" bezala definitu beharko genuke, hau da, trantsizio-eraikin bat dela ohartuko ginateke; izan ere, nahiz egitura gotizista bat eduki, errenazentistak diren zenbait elementu gehitzen dizkio bere altxaerari. Komentu honek agertzen dituen orijinaltasun handienetako bat klaustroaren kokapenean datza. Jatorrena izaten da elizaren albo batean hura lekutzea; kasu honetan, ordea, mendiaren hurbiltasuna zela eta, eliza beraren oinean burutu zen. 1813 urtean Donostia hiria lapurtua eta hondatua izan zen. Komentuak kalte handiak jasan zituen, eta 1821ean artileriako koartel bihurtu zuten eraikineko parte bat. 1836an, Mendizabalen Desamortizazioaz geroztik, komentuko monjeak bota egin zituzten. 1913an eraikina Monumentu Nazionala izan zen aldarrikatua, 1928an Udala berataz jabetu eta 1932an Museo bezala zabaldu zuten arte. |
|||
LAS TRES PLANTAS DEL MUSEO |
|||
MUSEOREN SEKZIOAK
Museoa beheko,
lhgo. eta 2. oinez osaturikdago. Beheko oinean arkeologiako sekzio,erakustaretoeta
sarbideak lekutzen dira gehienbat. Lehen pisuak, pinturari eskainitako
aretodesberdinekin batera, aterpe ematen dio bilduma etnografiko
eder bati. Askenez, bigarren pisua euskal pinturari eskainita dago
monografikoki. Guzti honi, museoanzeharbanatutako eskultura kopuru
jakinerantzi behar zaio. Arkitekturaren aldetik, klaustroa eta eliza
dira eraikineko bi parterik esanguratsuenak. Azken honetan, XVI.
mendeko arkitektura eta XX mendeko pinturaren arteko Sert-eren Mihiseak
integrazio eder bat prezia dezakegu.
|
|||
SAN TELMO MUSEOA - MUSEO SAN TELMO Plaza Zuloaga, 1 20003 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN GIPUZKOA ESPAÑA Tel.: 943 48 15 80 - Fax: 943 48 15 81 |
|||
amigosdelmuseosantelmo@gmail ast@amigosdesantelmo.org |
|||
![]() |
|||
![]() |
|||
|