MUSEKO SEKZIOAK
 
ARKAEOLOGIA
 

Beheko klaustroan Arkeologiako sekzioa dago. Hobiarriak, ponteak, baseliza edo eliz puskak, Erdi Arokotankeradun gurutze bat, armarriak etabarrekin batera, hilarri-erakuskaribenetan interesgarri batekin topoegingo dugu. Izan ere, hilarri hauekerakusgai dauden munduko bilduma onenetariko bat osatzen dute.Hilarria harrizko hilobi-monumentuada. Disko eta oin gutxi gora beheratrapezoidal banaz osaturik, hilobi gainean iltzatzen zen hildakoarenoroimenez. Menhir edo zutarri antropomorfoak izan daitezke harenaurrekari hurbilenak, eta egitez, gehienbat onartu den hipotesiak ereaipatzen du pieza hauen baloreantropomorfoa. Sekzio hau jatorriz erromatarrakdiren hiru estelak osatzen dute.

 
ETNOGRAFÍA
 

Euskal etnografia-bilduma lehen pisuan, goiko klaustroa ere deitua, dago erakusgai, galeria errenazentista honetako lau hegaletan zehar hain zuzen. Horrela, Ipar Hegalak burdineria eta forjarekin hasi eta zur dolatu eta zurajeari edo arrantzari dagozkion objetuekin jarraitzen du. Mendebal Hegalean ehun bordatuak, etxeko tresnak, herrisinesmen, praktikak etb. aurki ditzakegu. Baserri baten barrukoaren erreprodukzioak toki berezia du Hegal honetan.

 
ARTE EDERRAK
 

Museoko pintura bildumak, duda izpirik gabe, Arte Ederretako parteri gailenduena osatzen du. Fatxada neorrenazentistako lehen eta bigarren oinean lekutzen da ia bere osotasun guztian. XV. mendeko pintura gotikoko aretoak hasiera ematen diopinakotekari, ohol flamenko benetan interesgarriak bertan aurki ditzakegularik. Bigarren aretoa XVI. mendeko pintura errenazentistari eskainita dago eta hiru "Greco " dauzka. XVII. mendeko pintura barrokoa eskola italiarrak Guido Reni, eskola espainarrak Ribera, Valdés Leal, Alonso Cano eta eskolaholandar eta flamenkoak Rubens errepresentatzen dute. Rococo frantses garaiko obra (XVIII. m.) Lepièce edo Lancret pintoreen eskutik azalduko zaigu eta XIX.eko pintura eromantikoa Madrazo, Domínguez Bécquer edo Fortuny pintoreek errepresentatzen dute aski eta sobera. Martin Rico eta Haes bezalako paisajistak ahaztu gabe bukatuz seigarren aretoa. Zuloaga eta Ortiz Echagüeri eskainitako bi areto monografikoek osotzen dute pinakoteka hau.2. oinean kokaturiko erakusketa honek euskal pinturaren ardatza izan nahi du, gure artistek azkeneko ehun urteotan sortutako lanaren adierazgarri alegia: I.Ugarte, Zubiaurreak, Arteta, Regoyos , Salaverria, OlasagastiGaur Taldea , Ameztoy, Nagel, Carlos Sanz , Ruiz Baledi , Goenaga , R. Ugarte eta hain beste.

 
ARMAS
 

Una de las colecciones más interesantes y desconocidas del Museo de San Telmo es sin duda alguna la de armería e historia militar. La cantidad y calidad de algunos de los fondos que la componen la hicieron incluso merecedora, en el pasado, de tener  un espacio propio: el extinto Museo Histórico Militar del Monte Urgull, todavía presente en la memoria de muchos donostiarras y visitantes.
 


SAN TELMO MUSEOA - MUSEO SAN TELMO
Plaza Zuloaga, 1
20003 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN  GIPUZKOA  ESPAÑA
Tel.: 943 48 15 80 - Fax: 943 48 15 81
amigosdelmuseosantelmo@gmail
ast@amigosdesantelmo.org